Eginkizun eta jarduera nagusiak:
Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:
- Udalerrietako agintariak babestea eta udal eraikuntzak eta instalazioak jagon edo zaintzea
- Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinalizatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera
- Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko atestatuak izapidetzea
- Ordenantza, Bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko Administrazio Polizia lanak egitea; baita ingurumenari eta bazter-txokoei kasu egiteko legeria bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki erakundeek dituzten aginpideen eremuan
- Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz
- Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz
- Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragozteko jarduketa oro egitea
- Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen, hori egiteko eskatzen zaienean
- Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean
Eskaintzen diren zerbitzuak:
- Galdu eta topatutako gauzak gordetzea
- Galdutako animaliak jasotzea
- Abandonatutako ibilgailuen kargu egitea
- Trafiko-salaketak tramitatzea
- Eskeko bidariei edo pasadizokoei laguntzea
- Kaleak ixtea, ura kentzea,… betiere zerbitzu teknikoekin elkarlanean
- Tabernak ixteko ordutegia zaintzea
- Txakur arriskutsuak kontrolpean edukitzea
- Bide publikoa hartzea edo okupatzea
- Behin-behinean aparkatzeko eskaerak bideratzea
- Garabi-zerbitzua kudeatzea
- Deiak eta jakinarazpenak egitea
- Bizilekua egiaztatzea
- Udaltzaingoari egindako eskaerak erregistratzea
- Tramiteak
- Intereseko informazioa
Lotutako berriak:
Elgoibarko Udalak 350.000 euro lortu ditu diru-laguntzetan Aita Agirreren birgaitze energetikoagatik
2022-08-10
Trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako Ministerioak 304.000 euroko diru-laguntza eman du inguratzaile termikoaren birgaitze energetikorako eta 46.000 eurokoa energia aerotermikoa...
[+ info]Elgoibarko Udalak gaueko taxi zerbitzua eskainiko du doan San Bartolome jaietan
2022-07-29
Zehazki abuztuaren 23an, 25ean, 26an eta 27an egongo da zerbitzua erabiltzeko aukera eta herri barruko ibilbideak egiteko izango da. Elgoibarko...
[+ info]