Eginkizun eta jarduera nagusiak:
- Herriko eskaintza kulturala programatzea eta zabaltzea.
- Urteroko kultur programazioa prestatzea eta koordinatzea herriko kultur taldeekin.
- Kultur elkarteentzako diru-laguntzak kudeatzea.
- Herriko Antzokiko programazioa prestatzea.
- Ikuskizun eszenikoak (antzerkia, dantza,...) finkatzea eta sustatzea (hileroko lehenengo ostiralean), programazio iraunkorra mantenduz.
- Ikuskizun eszenikoetan, haurrentzako ikuskizunak bultzatzea.
- Kultur azpiegitura, eta aldi berean, elkarteei utzitako lokalak kudeatzea.
- Kultur Etxeari etekina ateratzea: Bertan antolatzen diren erakusketa eta ekintzak bideratzea eta koordinatzea.
- Herriko eskoletan ere eskaintza kulturala bideratzea.
- Herriko ikastetxeentzako diru-laguntzak gestionatzea.
- Herriko ikastetxeetako proposamenak eta eskabideak bideratzea.
- Jaiak programatzea koordinatzea eta gestionatzea.
Lotutako berriak:
Elgoibarko 9 kultur elkartek jaso dute Udalaren diru-laguntza
2023-02-02
2022 urteari dagokion diru-laguntza hori udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur-talde eta elkarteei zuzenduta dago eta guztira 34.080 euro banatu ditu...
[+ info]‘Trash, Yllana’ antzezlana, ostiralean, urtarrilak 27, Herri Antzokian
2023-01-25
Umorea, perkusioa eta birziklapena oinarri dituen antzezlan honek gizartearen gehiegizko kontsumismoaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du ikuslea. Sarrerak dagoeneko salgai...
[+ info]