Kirol patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da. Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 300 umek eman dute izena Eskola Kirola delako programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.589 biztanle (2015-01-01an) dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Olaizaga Kiroldegia: Estalitako igerilekuak, erabilera anitzeko kantxa, 2 gimnasio, squash-a, rokodromoa, frontoi txikia, muskulazio gela, saunak, harmailak.
  • Mintxeta Kirol Instalazioak: atletismo pista, belar artifizialdun 2 futbol zelai, 2 tenis pista eta 2 padel pista, harmailak, aldagelak, gimnasioa, muskulazio gela, spinning gela, aire libreko igerilekuak, solarium-a, kirol pista balioanitza, taberna, BTT zentroa
  • MEI-IMH Kiroldegia : kirol anitzetarako kantxa, muskulazio gela, kantxen alokairua, aldagelak, komunak, biltegia, harmailak
  • Ikastolako frontoia

Udaleko Kirol Patronatua

Olaizaga Kiroldegia, San Roke Kalea, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 44 15

Faxa:

943 74 37 54

Helbide elektronikoa:

olaizagaharrera@hotmail.es

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loiola
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Udal Kirol Patronatuaren Zuzendaritza Batzordea:

Batzordeburua: Gorka Garaizabal Aguirregomezcorta
Batzordeburuordea: Atsegin Uzuriaga Mendizabal
Batzordekideak: Blanca Larrañaga Iriondo, Iñigo Loyola Garate, Joseba Osoro Iturbe, Itxaso Egaña Iriondo, Eneritz Azkue Basurko, Fernando Suárez Varela, Evaristo Rodríguez Rábano

Lotutako berriak:

Urruzunoko udal baratze berrietan parte hartzeko eskaera epea zabalik

Urruzunoko udal baratze berrietan parte hartzeko eskaera epea zabalik

2023-06-08
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29an amaituko da. HAZen edo Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoan (www.elgoibar.eus) aurkeztu beharko dira. 30 baratze...
[+ info]
Amaitu da Olaizaga kiroldegian 240 plaka fotovoltaikoren instalakuntza, urtean % 30eko aurrezpen elektrikoa ekarriko dutenak

Amaitu da Olaizaga kiroldegian 240 plaka fotovoltaikoren instalakuntza, urtean % 30eko aurrezpen elektrikoa ekarriko dutenak

2023-06-08
Olaizaga Kiroldegiko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak urtean 67.682 kWh-ko aurrezpen elektrikoa ekarriko du, eta 10.275 euro inguru urteko, 9 urteko amortizazio-aldiarekin....
[+ info]