Eginkizun eta jarduera nagusiak:
Udalerriko hirigintza-garapenaren plangintza egiten dugu, eta lizentziak eta baimenak tramitatzen dizkizugu obrak egiteko eta nahi duzun jarduera ekonomikoa aurrera eramateko; ikuskaritzaz ere arduratzen gara.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
- Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea
- Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez
- Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea
- Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez
- Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea
- Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera
- Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea
- Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea
- Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz
- EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea
- Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea
- Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.
Osaera:
Hirigintza arloburua: Iosu Arraiz Aranburu
Hirigintza teknikaria: Ane Zabala
Arkitektoa: Aloña Urteaga
Aparejadorea: Eli Mugika
Administrari laguntzailea: Ana Apoita
Lantaldeko eta zerbitzuen burua: Sergio Uriarte
Lantaldeko eta zerbitzuen arduraduna: Celestino Rovira
Lotutako berriak:
Elgoibarko Udalak gaueko taxi zerbitzua eskainiko du doan San Bartolome jaietan
2022-07-29
Zehazki abuztuaren 23an, 25ean, 26an eta 27an egongo da zerbitzua erabiltzeko aukera eta herri barruko ibilbideak egiteko izango da. Elgoibarko...
[+ info]Berdinzaletasuna eta eraso matxistarik gabeko jaiak sustatzeko kanpaina jarri da abian Elgoibarren
2022-07-29
Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Lilako mahaikideekin batera eta herriko ostalarien laguntzarekin bultzatu da “Jaietan ere, indarkeria matxistari EZ!” kanpaina. Abuztuaren...
[+ info]Elgoibarko Udalak gonbidapena luzatu die ostalariei XII. Pintxo Lehiaketan izena emateko
2022-07-29
Elgoibarko ostalaritzak parte hartu ahal izango du lehiaketan, urte osoan pintxoak eskaintzen badituzte beren establezimenduan. Izena emateko epea irailaren 5etik...
[+ info]