2007ko egitaraua

GABONETAN

2007rako EGUTEGI HANDI ETA TXIKIAK, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko mezu eta argazkiekin.

2007ko egitaraua

Udalak 2007ko egutegia argitaratu du Euskal Jaiaren mendeurrena gogorarazteko.

Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak egutegi handiak eta txikiak argitaratu ditu. 2007ko egutegi honetan, Elgoibarren euskal jaia ospatu zeneko mendeurrena gogorarazi nahi da.

1907ko uztailean, astebetez, gure herrian hainbat ekintza antolatu ziren, besteak beste abere eta baserriko produktuen feriak; diapositiba, dantza eta musika emanaldiak, su artifizialak, bertso saioak...; beti ere, euskal kultura bultzatzeko asmotan.

Horiek horrela, duela mende bateko aste hura gogoan izan nahirik, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura Batzordeek zenbait ekintza berezi antolatu nahi dituzte mendeurren hori dela-eta. Ekintza horien artean, aipatzekoa da Udalak 2007 urterako argitaratu berri dituen egutegiak.

Bertan, gaur egungo euskal jaien argazkiez gain, gure herriko kultura irudikatzen duten antzinako argazkiak ikusteko aukera dago. Antzinako argazki horiek Gipuzkoako Artxibo Orokorraren jabetzakoak dira; hain zuzen ere, Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarraren fondokoak.

Horretaz gain, egutegi txikian, Udaleko sail ezberdinetako telefono zenbakiak eta herriko telefono zenbaki erabilgarrienak ageri dira.

Egutegi txikiak herri osoan zehar buzoneatuko ditu Udalak, eta egutegi handiak elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Hala ere, herritarren batek 2007ko egutegi handiak edo txikiak eskuratu nahi baditu, Kultur Etxean edota Udaltzaingoan eskuratu ahal izango ditu.

Urtarrilak 13-21

Kultur Etxeko erakusketa gela Seilu erakusketaren berri ematen duen liburuxkan 1907ko EUSKAL JAIEN EGITARAUA azaldu da.

Otsailak 1-23

Udalak Euskal Jaiaren mendeurrena gogorarazteko logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du.

Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek lehiaketa antolatu dute Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatutako ekintzetan erabiliko den logotipoa aukeratzeko.
Lehiaketa honako oinarri hauen bidez arautuko da.

Udalak Euskal Jaiaren mendeurrena gogorarazteko logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du.
  • LEHENENGOA: Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • BIGARRENA: Lanak paperean aurkeztu beharko dira A4 paper-formatuan. Horretaz gain, lan horiek formatu digitalean edo berori erreproduzitzeko moduko edozein euskarri informatikotan.
  • HIRUGARRENA: Logotipoan honako testu hau agertu beharko da ezinbestean: 1907-2007 / Euskal Jaiak / Elgoibar.
  • LAUGARRENA: Lehiaketa honetan sari bakarra izango da. Sari hori hirurehun eurokoa (300 €) izango da.
  • BOSGARRENA: Lanak Elgoibarko Kultur etxean aurkeztu beharko dira. Aurkezteko epea 2007ko otsailaren 23an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.
  • SEIGARRENA: Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta atzeko aldean gaitzizena eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean, partehartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia sartu beharko dira. Kartazalaren gainean, berriz, gaitzizena jarri beharko da.
  • ZAZPIGARRENA: Saritu gabeko lanak jasotzeko hogeita hamar (30) eguneko epea izango da. Epe horretan, lanak jasotzen ez badira, egileek horiei uko egiten dietela uste izango da.
  • ZORTZIGARRENA: Saritutako lana Udalaren esku geratuko da, halaber, Udalak izango ditu lan hori inprimatzeko, argitaratzeko ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak.
  • BEDERATZIGARRENA: Epaimahaiko kideak Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek aukeratuko dituzte. Epaimahai hori erabakia hartzen den egun berean osatuko da, eta emaitza otsailaren 28an emango da jakitera. Horretaz gain, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiko kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.
  • HAMARGARRENA: Lehiaketan parte hartu ahal izateko, goitik behera onartu beharko dira oinarri hauek guztiak.

Martxoak 24-25

"ELGOIBARKO VI. AURRESKU ETA SOINU ZAHAR TXAPELKETA"

Maiatzak 2

Herriko Antzokia BERTSO JAIALDIA ESKOLETAKO UMEEKIN

Herriko Antzokia BERTSO JAIALDIA ESKOLETAKO UMEEKIN

Herriko ikasleek bertso jaialdia eskainiko dute asteazken honetan Herriko Antzokian

Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 130 ikasle inguruk bertso jaialdia eskainiko dute datorren asteazkenean, maiatzak 2, arratsaldeko 18:30etan, Elgoibarko Herri Antzokian. Ikasle horiek ahozkotasuna eta bertsolaritza indartzeko proiektu batean jardun dute, ikasturte honetan zehar.

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailekoek adierazi dutenaren arabera, "Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bultzatutako eta Elgoibarko Udalak finantzatutako proiektua da; beti ere, bertsoen bidez, ahozkotasuna lantzeko helburuarekin."

Ekimenaren arduradunek ikasturte honen balorazio positiboa egin dute; horregatik, proiektuak jarraipena izango du.

Nolanahi ere, elgoibartar guztiak gonbidatuta daude etorkizuneko bertsolarien ekitaldia ikusteko. Sarrera dohainik izango da, eta ikuskizun horretan, Elgoibarren ospatu ziren Euskal Jaien mendeurrena gogoraraziko da.

AGIAN filmaren emanaldia

Maiatzak 10

AGIAN filmaren emanaldia

"Agian" filma eskainiko da ostegunean Euskal Jaien mendeurreneko egitarauaren barruan

Ostegun honetan, gaueko 21:30ean, Arkaitz Basterra zuzendari zornotzarraren "Agian" filma eskainiko da Herriko Antzokian, Elgoibarko Udalaren eta Ongarri Zine Klubaren eskutik.

Film hau Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatu den egitarauaren barruan kokatzen da, eta sarrera doan izango da.

"Agian" filmak "Zaharregia, txikiegia agian" proiektua du oinarritzat, eta Kirmen Uribe olerkaria; Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde marrazkilaria ditu protagonista.

Arkaitz Basterra filmaren zuzendariak egitasmo horretan parte hartu zutenen irudiak eta hitzak bildu ditu. AEBetakoak batzuk. Euskal Herrikoak gehienak. 120 ordu filmatu zituen guztira, eta, bertatik, laurogei minutu inguruko film dokumentala osatu du.

"LAMIEN BASOA": haurrentzako dantza ikuskizuna

Maiatzak 12

"LAMIEN BASOA": haurrentzako dantza ikuskizuna

"Lamien basoa" musika eta dantza ikuskizuna izango da larunbatean Elgoibarren

Datorren larunbatean, maiatzaren 12an, larunbata, "Lamien basoa" haurrei zuzendutako musika eta dantza ikuskizuna eskainiko du Gero Axular dantza taldeak, Herriko Antzokian arratsaldeko 18:30ean. KUTXAk sustatu eta finantzatutako ekintza da honakoa, eta laguntzaileak Udala eta Elgoibarko Musika eta Dantza Federazioa dira.

Ikuskizun horretan Juan Luis Unzurrunzagak egin du zuzendari lana eta dantzariak "Gero" dantza taldeko haurrak izango dira. Musika instrumentuek (dultzaina, gitarra, txistua, mandolina, alboka, txalaparta eskusoinua...) eta argiek ere izango dute garrantzia saioan zehar. Sarrera DOAN izango da.

Euskal Jaien mendeurrenaren baitan antolatutako ikuskizun hau Elgoibarko haur eta gurasoen gozamenerako izatea espero dute antolatzaileek.

Maiatzak 25

OSKORRIREN "PUB IBILTARIA"

Herritarren partaidetza berezia izango da ostiralean Oskorri & the pub ibiltariaren kontzertuan

Aurreko urteetan bezala, Oskorri taldea Elgoibarko Herriko Antzokian izango da, The Pub Ibiltariaren 11. kontzertuarekin. Aurten, ekitaldi hori maiatzaren 25ean, ostirala, izango da, gaueko 22:15ean. Ekitaldiaren antolatzailea Elgoibarko Udaleko Euskara Saila izan da, eta Euskal Jaien mendeurrena dela-eta antolatu den programaren barruan antolatu da.

Ohi bezala, kontzertu honetako errepertorioan, denetariko kantuak izango ditugu, oso zaharrak eta nahiko berriak, oso ezagunak eta guztiz ahantziak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak.

Halaber, aurtengo kontzertuan Oskorriko musikariek Parrokiako Abesbatzaren eta Musika Eskolako ikasleen laguntza izango dute. Horiekin batera, gure herriko ikastetxeetako ikasleek kantuan jardungo dute, kontzertu hori girotuz.

Parrokiako abesbatzako zenbait kide antzokiko aurreko jarlekuetan egongo dira abesti guztietan laguntzen. Musika Eskolako partaidetzari dagokionean, berriz, bertako lau ikasle taula gainean izango dira "Ai, aberatsa banintz!" (10.a) eta "Sakamantekasen berriak" (15.a) izeneko abestietan soinua jotzen.

Azken abesti hau Pedro Migel Urruzuno idazle elgoibartarrak Juan Díaz Garaio, serieko bortxatxaile eta hiltzaile arabarraren atxilotzeari eta exekuzioari buruz egin zuen kronika da.

Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak herritarrei dei egiten die ekitaldi horretan parte har dezaten. Hori dela-eta, kontzertu horretarako sarrerek prezio berezia izango dute. Hau da, helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtera arteko haur eta gaztetxoek berriz, 3 euro.

Bidenabar, adierazi behar da sarrerak aldez aurretik eros daitezkeela, Elgoibarko Kultur Etxean. Goizez, Euskara Sailean eta arratsaldez Gazte Informazio bulegoan.

Ekainak 2

Trinitateetako VI. Azoka berezia, EUSKAL DANTZEN SAIOA eta HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIA ETA NORGEHIAGOKA

Euskal Dantzen saioa 
Herri Kirolen erakustaldia eta norgehiagoka
NAGUSIEN DANBORRADA (Euskal Jaiei ekarpen berezia)

 Euskal Dantzen saioa
Herri Kirolen erakustaldia eta norgehiagoka

Ekainak 3

Trinitate jaietako ekitaldiak HAURREN DANBORRADA (Euskal Jaiei ekarpen berezia)

Artisau Azokan "EUSKAL ARTISAUTZA"k toki berezia.

 Artisau Azokan "EUSKAL ARTISAUTZA"k toki berezia.
 Artisau Azokan "EUSKAL ARTISAUTZA"k toki berezia.

Ekainak 4

EUSKAL JAIEN MENDEURRENAREN ERAKUSGARRI IZANGO DEN TXARTELTXO BAT banatu da

Euskal Jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira mendeurrena gogorarazteko

Uztailaren bukaeran Euskal Jaien mendeurrena izango dela gogorarazteko, jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira herriko denda eta tabernetan.

Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, eta bide batez, ehun urte beranduago ere euskal kultura bultzatzeko asmoz, egitarau berezi bat prestatu dute herriko hainbat talde, eragile eta elkartek Udalarekin batera.

Egitarau horren baitan, plastikozko txartel borobil bat kaleratuko da hurrengo egunotan. Bertan, Euskal Jaien logotipoa dago inprimatuta alde bietan.

Txartel horren 250 ale egin dira, eta hasiera batean, erdiguneko dendetan eta  tabernetan banatuko dira. Hala ere, toki guztietara heltzea zaila denez, txartel hori jaso ez duten dendari edo tabernariek Kultur Etxera hurbildu ahal izango dira Euskara Sailak lehen pisuan duen bulegora edota telefonoz eskatzeko aukera izango dute 943744366 zenbakira deituz.

Antolatzaileek txartel hori Euskal Jaien mendeurrenaren erakusgarri izatea nahiko lukete; eta horregatik, txartela ageriko tokiren batean jar dezatela eskatu diete establezimenduei.

Ekainak 15

KIRIBILKA BEREZIA ("BETIKO EUSKAL JOLASAK")

Kiribilka haurrentzako aisialdi egitasmoa urrira arte luzatuko da Elgoibarren

Laugarren urtez jarraian, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Kiribilka aisialdi egitasmoa jarri du abian Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Guztira, hamahiru saio gehiago egingo dira (ostiral arratsaldetan) martxoaren 30ean hasi eta urrira arte luzatuko den ekimen horren barruan.

Kiribilka programa bi eta sei urte arteko haurrei eta hauen gurasoei zuzenduta dago, beti ere, Elgoibarko familietan euskararen presentzia bultzatzeko helburuarekin.

"Familiak aurkitzen diren gune naturaletara joango gara eta, euskara haur eta gurasoengana hurbilduko dugu, modu ludiko, dimaniko eta erakargarrian", aitortu dute Elgoibarko Izarra elkartetik.

Aspaldiko jolasak
Aurtengo Kiribilkarako aukeratutako gaia aspaldiko edo betiko jolasak dira.

"Garai batean gure aiton-amonek nola jolasten zuten erakutsi, eta jolas hauekin ondo pasatzea posible dela ikustarazi nahi diegu haurrei", azaldu dute antolatzaileek.

Horrela bada, ostiralero, Kiribil (egitasmoaren maskota) bisitatzera pertsonaia berri bat hurbilduko da Elgoibarrera, "guztioi jolasak erakusteko". Orain arte bezala, jolasak, musika eta dantzak izango dira saioetan.

Ostiral arratsaldeetako saioez gain, kultur ikuskizunak ere izango dira Kiribilka egitasmoaren barruan, maiatzaren 18an eta ekainaren 22an, hain zuzen ere.

Bestalde, Elgoibarko Euskal Jaiaren mendeurrena dela eta, Udalarekin elkarlanean saio berezi bat ere burutuko da ekainaren 15ean.

Saioak, ostiraletan egingo dira, 17:30etatik aurrera, Elgoibarko Foruen Plazan. Eguraldi txarra egiten duenean, saioak hurrengo ostiralera atzeratuko dira.

Ekainak 16

HAURRENTZAKO HERRI-KIROLAK (5-12 URTE)

Elgoibarko 300 bat umek parte hartuko dute larunbatean herri kirolen inguruko jaialdi batean

Elgoibarko Izarra kultur elkarteak eta Udaleko Gazteria sailak antolatuta, haurrei zuzendutako herri kirolen inguruko jaialdia izango da datorren larunbatean, 10.00etatik 13.00etara, Olaizaga kiroldegian.

Hasiera batean jaialdia Foruen Plazan burutu behar zen baina azken orduko ustekabeen ondorioz kiroldegian egingo da.

Jaialdia Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da eta Ikastolako, Herri eskolako eta Pilar ikastetxeko 300 bat umek parte hartuko dute taldeetan banatuta; guztiak 5 eta 11 urte artekoak, hain zuzen ere.

Helburua eta probak
Larunbaterako prestatutako ekimenaren helburu nagusia "Euskal Herriko kulturaren parte diren herri kirolak haurren artean ezagutaraztea izango da".

Gauzak horrela, umeek nagusiek praktikatzen dituzten herri kiroletako 12 proba ezberdinetan arituko dira. Hori bai, haurrek material bereziak erabiliko dituzte, "arriskurik ez egoteko", aitortu du Elgoibarko Udaleko Gazteria teknikariak.

Bestalde, talde bakoitzaren ondoan begirale bat izango da, "probak nola egin behar dituzten azaltzeko".

Edonola ere, Elgoibarko eskoletako neska-mutilek aizkoran, trontzan, harriak jasotzen (errektangeluarra eta borobila), txingetan, lokotxak biltzen, soka tiran, fardoak jaurtitzen eta altxatzen edo gizon probetan erakutsi ahal izango dute euren trebetasuna. Nola ez,  segalari eta sakulari probak ere egongo dira.

Herri kirolen gaineko jaialdia amaitzerakoan antolatzaileek ez dituzte sariak banatuko baina partehartzaile guztiek diploma bat jasoko dute.

Era berean, Elgoibarko Udaleko Euskara sailak Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko logotipoa daramaten kamiseta zuriak banatuko ditu.

Olaizaga kiroldegian egin zen Herri Kirolen jaialdia oso arrakastatsua izan zen.

Elgoibarko Izarra kultur elkarteak eta Udaleko Gazteria sailak antolatuta, haurrentzako herri kirolen jaialdia izan zen larunbatean, 10.00etatik 13.00etara, Olaizaga kiroldegian.

Hasiera batean jaialdia Foruen Plazan izan behar zen, baina azken orduko ustekabeen ondorioz, kiroldegian egin zen.

Jaialdia Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatutako egitarauaren barruan kokatu zen; eta Ikastolako, Herri eskolako eta Pilar ikastetxeko hainbat umek parte hartu zuten, taldetan banatuta. Ume guztiak 5 eta 11 urte artekoak izan ziren.

Helburua eta probak

Euskal Herriko kulturaren parte diren herri kirolak haurren artean ezagutaraztea izan zen larunbateko ekimenaren helburu nagusia.

Horiek horrela, umeek nagusien artean egiten diren 12 herri kirol ezberdinetan jardun zuten.  Hori bai, haurrek material bereziak erabili zituzten.

Bestalde, taldeen ondoan begiraleak izan ziren, "probak nola egin behar zituzten azaltzeko".

Edonola ere, Elgoibarko eskoletako neska-mutilek honako proba hauetan erakutsi ahal izan zuten euren trebetasuna: aizkoran, trontzan, harriak jasotzen (errektangeluarra eta borobila), txingan, lokotxak biltzen, soka tiran, fardoak jaurtitzen eta altxatzen edo gizon. Nola ez,  segalari eta zakulari probak ere egon ziren.

Herri kirolen jaialdia amaitutakoan, antolatzaileek ez zuten saririk banatu, baina partehartzaile guztiek diploma bat jaso zuten.  Era berean, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak kamisetak banatu zituen. Kamiseta horietan Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko logotipoa ikus daiteke.

Ekainak 17

EUSKAL PIEZEN KONTZERTUA (Udal Musika Banda)

Ekainak 23 - San Juan bezpera

BINAKAKO PILOTA PARTIDUAK: Kadeteak eta gazteak.
GAZTE JAIA (Euskal Herria jolasa eta skate ikuskizuna + ikastaro praktikoa).
Suaren inguruan DANTZA SAIO BEREZIA.

Ekainak 30

ELGOIBAR-KANBO DANTZA SAIOA: Gipuzkoa eta Iparraldeko dantzen ikuskizuna.

Euskal dantzen ikuskizunak kolorez jantzi zuen Kalegoen plazan

Joan den larunbatean, ekainak 30, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatu den egitarauaren barruan, Gipuzkoako eta Lapurdiko dantzen ikuskizuna eskaini zuten Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Kanboko (Lapurdi) Jeikadi dantza taldeak.

Ekimenak kolorez jantzi zuen Kalegoen plaza eta ikusleek mota askotariko dantzekin gozatzeko aukera izan zuten.

Elgoibarko Haritz Euskal dantzari taldeak Gipuzkoako dantzak eskaini zituen. Aitzitik, Kanboko Jeikadi dantza taldearen eskutik, Lapurdiko dantzak ikusi ahal izan zituzten herritarrek.

Uztailak 17 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

"Elgoibar modernitatearen atarian (1870–1910), Euskal Jaiak 1907" LIBURUAREN AURKEZPENA

Uztailak 17 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

"Elgoibar modernitatearen atarian (1870–1910), Euskal Jaiak 1907" LIBURUAREN AURKEZPENA

Uztailak 21 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

MAUXITXA TXARANGA, UGARTE ANAIAK : txalaparta saioa, KEPA JUNKERAREN KONTZERTUA  eta PLAZAREN ARGIZTAPENA Astondoak

Uztailak 22 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

UDAL TXISTULARIEN DIANA
MEZA BEREZIA. Jaunaurreko ezpatadantza + Abesbatzaren kantuak
Benantzio Otaegik, Elgoibarko parrokoak Meza Nagusian egindako SERMOIA

Uztailak 27 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA

Uztailak 27 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko aste nagusia

"NOMADAK TX": AIRE LIBREKO ZINEA

Abenduak 19 - Urtarrilak 3 Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko ospakizunekin amaitzeko ekitaldiak

Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa

Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko ekitaldiak antolatzen lagundu duten norbanakoen eta elkarteen lana aitortzeko ekitaldia

Abenduak 22 - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko ospakizunekin amaitzeko ekitaldiak

Txankakua merkatari elkartearen jaialdia

Abendua-Urtarrila - Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko ospakizunekin amaitzeko ekitaldiak

GABONETAN
Ohiko ordutegian Parrokiako lokaletan EUSKAL JAIA IRUDIKATZEA Gabonetako Jaiotza mekanikoan

Abenduak 29 Elgoibarko Euskal Jaien mendeurreneko ospakizunekin amaitzeko ekitaldiak

Gabon Zaharretako ferian - "PLAZARA DANTZARA" erromeria