‘Zer eragin du alkoholaren kontsumoak familietan?’ hitzaldia eskainiko da Kultur Etxean ostiral honetan, azaroak 18

  • Hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta Kultur Etxeko hitzaldi gelan eskainiko da.
  • Zinemari erreparatuz, ‘Modelo 77’ eta ‘Operación bebé oso’ pelikulak eskainiko dira, eta Ongarri Zine Klubak ‘Breadwinner’ pelikula eskainiko du.

‘Zer eragin du alkoholaren kontsumoak familietan’? hitzaldia eskainiko da Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan ostiral honetan, azaroak 18. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta Gizarte Ongizate Sailak eta AL-Anon elkarteak antolatu dute elkarlanean.

Azaroaren 15ean, Alkoholik Gabeko Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako efemeridea. Horren helburua da munduko herritarrak kontzientziatzea gure organismoan horrelako substantziak kontsumitzeak eragiten dituen kalte fisiko eta psikologikoei buruz. Berebiziko garrantzia du alkoholaren kontsumoan erantzukizuna sustatzea, batez ere gazteengan.

Horri dagokionez, OMEk Alkoholari eta Osasunari buruzko Munduko Informazio Sistema ezarri zuen, edari alkoholdunen kontsumoaren intentsitateari eta ezaugarriei, ondorio sanitario eta sozialei eta politika egokien inplementazioari buruzko datuak maneiatzeko helburuarekin.

Larunbatean, bestalde, Karakateko Igoera egingo da. Lasterketa 11:00etan hasiko da Kalegoen plazan, eta Morkaiko Mendizabal Elkaretak antolatu du. Bestalde, 13:30ean, ‘Esazu hitz bat!’ herri-dantza burutuko da Euskaraldiaren baitan. Kalegoen plazan egingo da.

Azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean Lumagorri elkarteak antolatutako ‘Ez normalak, ez otzanak’ erakusketa egongo da ikusgai. Egunero, 09:00etatik 20:00etara bitartean egongo da ikusgai Aita Agirre Kultur Kafean.

Hilaren 22an, ohikoa den moduan, Santa Zezilia eguna ospatuko da, eta Ikastolako ikasleek saio bat eskainiko dute Maalako parkean 10:00etatik 12:20era bitartean.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

  • MODELO 77: ostirala 18 (19:00), larunbata 19 (19:00 eta 22:15), igandea 20 (19:00) eta astelehena 21 (21:00).
  • OPERACIÓN BEBÉ OSO: igandea 20 (16:30).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko da:

  • BREADWINNER: asteazkena 16 (21:00). 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.