Urteko Gaztaren XIV. Txapelketan erabakiko da zein den 2022ko gaztarik onena

  • 1.500 euro daude jokoan, txapela eta garaikurrarekin batera. 2022. urtean antolatutako eta “Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak” araututako ardi-gazta lehiaketak irabazi dituztenek parte hartu ahal izango dute. 
  • Gazta Elgoibarko Udaletxean aurkeztu beharko da, abenduaren 31n, goizeko hamaika eta erdiak baino lehen.

Abenduaren 31ko Gabon Zaharreko Feriaren baitan ospatuko da “Urteko Gaztaren XIV. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2022”, udaletxeko areto nagusian, eguerdiko 12:00etan, Kalamua Elkarteak antolatuta. 

Gazta Elgoibarko Udaletxean aurkeztu beharko da, abenduaren 31n, goizeko hamaika eta erdiak baino lehen. Ordu hori igaroz gero, ez da lehiaketan parte hartzeko aukerarik izango. Ez da onartuko gazta zatirik, ezta kilo bat baino gutxiagoko gaztarik ere. 

1.500 euro daude jokoan, txapela eta garaikurrarekin batera. Parte-hartzaileek urte barruan egindako gazta bat aurkeztu beharko dute lehiaketarako. Gazta bakoitza 25 euro ordainduko da. 

  1. urtean antolatutako eta “Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak” araututako ardi-gazta lehiaketa hauetakoren batean irabazi dutenek parte hartu ahal izango dute: 
  • Bilbo, 2022-06-12 / Araia, 2022-08-15: Unai Lekuona (Araia)
  • Azpeitia, 2022-07-25: Jesus Mari Ansola-Mausitxa (Elgoibar) 
  • Plentzia, 2022-08-21: Azkarra (Galarreta)
  • Elgoibar, 2022-08-27/ Uharte-Arakil, 2022-08-28 Bergara, 2022-09-10: S.C. Kortaria (Lekaroz) 
  • Legazpi, 2022-09-04: Joseba Insausti (Ordizia)
  • Ordizia, 2022-09-07 / Agurain, 2022-10-04: La Leze (Ilarduia) 
  • Amurrio, 2022-09-18: Larrabe-Agiñiga (Amurrio) 
  • Bermeo, 2022-09-16: Santamañe (Markina-Xemein) 
  • EHT, 2022-10-09: Patxi Lopez de Uralde (Larrea) 
  • Gernika, 2022-10-31: Beñat Egaña (Mutriku) 
  • Eibar, 2022-11-30: Aizpea (Olaberria) 

Lehiaketak irauten duen bitartean, areto nagusian, Uxue Alberdi, Millan Telleria eta Meabebasterrexea bertsolarien jardunaldia izango da.