‘Urrats bat digitalizaziorako bidean’, enpresa txikien eraldaketa digitala bultzatzeko mahai-ingurua ekainaren 16an Elgoibarren

Arratsaldeko 18:00etan izango da Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean. Aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan: https://labur.eus/1IkZI, ekainaren 14a baino lehen.

Elgoibarko Udalak eta Ekingunek elkarrekin antolatu dute ‘Urrats bat digitalizaziorako bidean’ mahai-ingurua eta networking saioa. Ekainaren 16an izango da, 18:00etan, Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean eta ekintzaileei, autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduta dago.

Hizlariak Beatriz López eta Esther Velasco izango dira, eta jardunaldiaren helburua da enpresa txikien eraldaketa digitalerako prestakuntzari buruz (marketin digitala, merkataritza elektronikoa, faktura elektronikoa, CRM bezeroen kudeaketa-sistemak, stockaren kontrola, zibersegurtasuna, etab.) sentsibilizatzea eta formakuntza eskaintzea.

Aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan: https://labur.eus/1IkZI, ekainaren 14a baino lehen.