Ur jardueren ikasturte berria irailaren 1ean hasiko da

Talde bakoitzaren ordutegiak Olaizaga Kiroldegian kontsultatu daitezke dagoeneko, edo telefono bidez, 943 74 44 15 zenbakian.

Ur jarduera guztien ikasturte berria, hau da, igeriketa eskola, igeriketa hastapeneko ikastaroak (sardina txikiak, sardinak, korrokoiak, izurdeak eta marrazoak), jaio berriak eta haur txikiak, igeriketa egokitua eta lesioen berregokitze uretan, irailaren 1ean hasiko dira. Hala jakinarazi berri du Elgoibarko Udal kirol Patronatuak.