Auto-aseguratzaile berri bat Olaizagako rokodromoan

  • Auto-aseguratzaile hauei esker eskalatzaileek altueran bakarrik eskalatu dezakete inoren laguntzarik  gabe.
  • Rokodromoko presak garbitu eta ibilbideak aldatu dira. Boulderreko presak ere garbitu dira.

Udal Kirol Patronatuak duela urtebete eskalatzeko 6 ibilbide berri jarri zituen Olaizagako rokodromoan. Orain, martxoan zehar, rokodromoko presak garbitu eta ibilbideak aldatu ditu. Boulderreko presak ere garbitu ditu.

Aldi berean, pasa den urtean Olaizagako rokodromoan jarri zuen auto-aseguratzaileak eskalatzaileen artean izan duen arrakasta ikusita, orain bigarren auto-aseguratzailea jarri du Patronatuak. Auto-aseguratzaile hauei esker eskalatzaileek altueran bakarrik eskalatu dezakete inoren laguntzarik  gabe.