Udalak Santa Klarako Jausoro eraikinaren alboko espaloi zati bat berrituko du

  • Hormigoizko zola egingo da, eta baldosa hidrauliko berria jarriko da, dagoenaren antzekoa.
  • Obrak 15.256,74ko aurrekontua izango du, BEZa barne, eta datozen asteetan gauzatuko da.

Elgoibarko Udalak Santa Klara auzoko Jausoro eraikinaren alboko espaloia berrituko du. Zatiak asentamenduak ditu, eta, beraz, 57m2-ko zati bat eraitsiko da. Batetik 15cm-ko zoladura-oinarri bat botako da, hormigoizko zola bat egingo da eta dagoenaren antzeko baldosa hidrauliko berri bat jarriko da. Lanak 15.256,74 euroko aurrekontua izango du, BEZa barne, eta datozen asteetan gauzatuko da.