Udalak eta Elgoibarko izarrak antolatutako ekintzak ‘Hurbiltzen’ proiektua ezagutzera emateko

Gaur, ekainaren 9a, Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoa ikusteko bisita antolatu dute, eta ekainaren 20an, berriz, esperientziak partekatzeko familia-jolasak eta mokadutxoa izango dira Maala parkean. Aurrez izena eman behar da.

HURBILTZEN proiektua, euskararen eta kulturartekotasunaren bidez, Elgoibarko familiak gerturatu nahi dituen egitasmoa da, bertakoak zein atzerritik datozenak.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bi ekintza antolatu dituzte elkarlanean ekainerako, herritarrek HURBILTZEN proiektua ezagutu ahal izan dezaten.

HURBILTZEN proiektua, euskararen eta kulturartekotasunaren bidez, Elgoibarko familiak gerturatu nahi dituen egitasmoa da, alde batetik, euskara gertu duten familiak, eta bestetik, gure herrira atzerritik etorri diren familiak eta euskaratik urrun daudenak.

Horretarako, Udalak eta Elgoibarko Izarrak, alde batetik, Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoa ikusteko bisita antolatu dute gaur, ekainaren 9a (16:20, Maalako parkea). Bisitaren ostean, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Ekainaren 20an, berriz, esperientziak partekatzeko familia-jolasak eta mokadutxoa izango dira, 16:30ean, Maalako parkean, familiek esperientziak partekatu ahal izan ditzaten.

Izena eman edo informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Izarra Elkartera jo beharko dute, aisialdia@elgoibarkoizarra.eus helbidera mezu bat bidalita, edo bestela 943741746 / 747489048 telefono zenbakietara deituta (Gorane).