Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren azaroko alea argitaratu du

Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren 32. zenbakia argitaratu du. 8 orrialdetan zehar SIGMA auzoaren eraberritzea, Elgoibarko Altzolako tren saihesbidearen eraikuntza, Elgoibarko Adinekoentzako Gizarte Zerbitzuen Gida edota herriko jarduera ekonomikoak sustatzeko diru-laguntza lerro ezberdinak jorratzen dira, besteak beste.

Elgoibarko etxebizitza guztietan ale bana banatu da, eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago.