Udalak dirulaguntzak emango dizkie UEUk 2023ko udaberrirako antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten elgoibartarrei

  • Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).

Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko eta Iruñeko egoitzetan, urtarrilaren bukaeratik apirila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.

Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du datozen hilabeteetan Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza. Aurten, aurreko urteetan bezalaxe, ikastaro sorta zabala izango dute eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte ikastaro hauetan izena ematen duten ikasleek.  

Hona hemen 2023ko udaberrirako UEUk prestatu duen eskaintzaren azken berriak Info+:

 

ikastarONline, ikastaroak Moodle-en diseinatzeko moduluak otsailean egiteko aukera:

 

Matrikulazioa zabalik

Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).

UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikula osoa ordainduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko diela. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da.

Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus).