Udalak Bizilabe Elgoibar 2022 finantzatu du 35.000 eurorekin

  • Proiektu honen helburu Nagusia da Elgoibarren zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa garatzea, hainbat jarduerarekin.

Elgoibarko Udalak onartu du Elhuyar Fundazioari emandako dirulaguntza izendunaren justifikazioa. Dirulaguntza hori, hain zuzen ere, 34.692,00 €-koa da, eta 2022an eman zitzaion.

Dirulaguntza 2022aren hasieran onartu zen. 2022ko otsailaren 28an hitzarmena sinatzean % 80 ordaintzea erabaki zen, eta gainerako % 20a justifikazioa aurkeztu ondoren.

Bere ahaleginak proiektu honen helburu nagusian oinarritzen dira, hau da, zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa garatzea Elgoibarren, hainbat jarduerarekin, hala nola, “Izan ikertzaile asmatzaile” ikasturteko programa, demo saioak, udalerriko enpresetara bisitak, komunitateko ekitaldiak edota emakume zientzialarien (mentoreen) sarea Elgoibarren.