Udalak 423.078,00 euroko dirulaguntza ordaindu dio Inazio Bereziartua Musika Eskolari, 2022ko jarduera finantzatzeko

Dirulaguntza izenduna justifikatu ondoren egin da ordainketa, 2022ko jardueren eta memoria ekonomikoaren bidez.

Ignazio Bereziartua Musika Eskola dirulaguntza izendun baten bidez finantzatzen den azken ekitaldia izango da; izan ere, 2023an eskola Kultura Sailari atxikitako udal-zerbitzua da.

Elgoibarko Udalak onartu du Inazio Bereziartua Musika Eskolari 423.078,00 euroko dirulaguntza izenduna ordaintzea, 2022ko jarduera finantzatzeko. Dirulaguntza izenduna justifikatu ondoren egin da ordainketa, 2022ko jardueren memoriaren eta memoria ekonomikoaren bidez.

Azken ekitaldia izango da Ignazio Bereziartua Musika Eskola dirulaguntza izendun baten bidez finantzatuko dena; izan ere, 2023an eskola Kultura Sailari atxikitako udal-zerbitzu bat da, egungo Herritartasun Sailaren barruan. Hala onartu zuen udalbatzak 2022ko maiatzaren amaieran egindako osoko bilkuran, etorkizunean gizartean onarpen zabala izango duen eskola bat herrian mantenduko dela bermatzeko.

Inazio Bereziartua Musika Eskola 1984ko maiatzean sortu zen, 1980ko xedapen bati helduta. Xedapen horren bidez, oinarrizko irakaskuntzako musika-zentroak abian jartzea arautu zen, aitortutako ikastetxe ez-ofizial gisa. 1990ean Elgoibarko Udalaren Musika Fundazioa sortu zuen Udalak. Udal-titulartasuneko musika-eskola da, eta Udalak dirulaguntza izenduna ematen zion elkarte batek kudeatzen zuen. 

Aurrerantzean, Inazio Bereziartua Musika Eskola ekonomia eta administrazio arloan Elgoibarko Udaleko gobernu organoek beren eskumenen esparruan hartzen dituzten erabakien menpe egongo da.

Horretarako, Inazio Bereziartua Musika Eskola Udal Irakaskuntza Zerbitzu Publikoa Arautzeko Ordenantza idatzi da. Ordenantza horren helburua oinarrizko araubide juridikoa arautzea da, eta haren kudeaketa zeharka planteatzen da.