Udalak 14.000 euroko dirulaguntza eman dio parrokiari ondare historikoa berreskuratzeko 2022an egindako lanengatik

Elgoibarko Udalak tokiko ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta San Bartolome parrokiarekin batera 2023ko hitzarmenean lanean ari dela aurreratu du.

Elgoibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu egin du San Bartolome parrokiari 2022an emandako dirulaguntza izenduna ordaintzea.

2022ko martxoaren 28an egindako bilkuran, Batzarrak erabaki zuen San Bartolome parrokiari 14.000 eurorainoko dirulaguntza izenduna ematea, 2022an parrokiaren ondare historiko-artistiko erlijiosoa konpontzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko.

Orain, egindako lana justifikatu ondoren, 14.000 euroko dirulaguntza bere osotasunean ordaindu da.

Elgoibarko Udalak tokiko ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta San Bartolome parrokiarekin 2023ko hitzarmena lantzen ari dela aurreratu du.