Udala landa-ingurunean asfaltatze-lanekin hasi da

  • Plana 5 landa-bidetan hasi da: Beoain, Olazarraga, Aranburu, Jauregi eta Mintxeta. Jarraipena izango du herrian, Ermuaranbiden, Karkizaoko igoeran eta Toletxe kalean, besteak beste.
  • Lanen aurrekontua 218.944,99 eurokoa da, BEZa barne.

Elgoibarko Udala 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa-bideak hartzen dituen asfalto-kanpainarekin hasten da. Ibilgailu astunen joan-etorriak eta eguraldiak eragindako kalteak direla eta, Udalak asfaltatze-kanpaina bat antolatu du udalerriko hainbat landa-eremu eta hiri-eremu hondatu konpontzeko. 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa-bideak hartzen ditu.

Plana 5 landa-bidetan hasi da: Beoain, Olazarraga, Aranburu, Jauregi eta Mintxeta.

Azaroan, honako hirigune hauek asfaltatuko dira:

  • Ermuaranbide kalea
  • Karkizaoko igoera
  • Toletxe kalea 22 eta 30 zenbakidun atarien artean
  • Gune bigunak: Santa Klara, Santa Ana, San Roke, Urazandi, Kalamua, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Toletxe kalea, Loritoko Aldapa eta Alkorta.

Obraren aurrekontua 218.944,99 €-koa da, BEZa barne. Azaroan asfaltatzen lanak amaitzea aurreikusten da.