Udal kirol Kanpusean izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko da

Oraingoz 150 haur eta 50 gaztek eman dute izena, guztira 200.

Interesa duenak oraindik badauka izena emateko aukera (Olaizaga kiroldegiko harreran edo olaizagaharrera@hotmail.es helbidean).

Udako Kirol Kanpuseko izen-emate epea bukatzeko bi aste falta direnean, oraingoz, 200 haur eta gaztek eman dute izena. Maiatzaren 27an amaituko da epea eta interesa duenak oraindik badauka izena emateko aukera (Olaizaga kiroldegiko harreran edo olaizagaharrera@hotmail.es helbidean). Oraingoz, Kirol Kanpusean 150 haur eta 50 gaztek eman dute izena.

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik 12:30era, kirol desberdinak (eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.) egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.

Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte. Harrera oso ona izaten dute urtero Kirol Udalekuak.

Patronatuko bazkideek 106,20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 116,50 euro.

 Aukeran, egun osagarriak

Udal Kirol Patronatuak kontutan izan du Ikastolako haurrek ekainaren 17an eta Herri Eskolakoek ekainaren 21ean hartzen dituztela oporrak. Hori dela eta, ekainaren 20ko astean, Kirol Udalekuen egun osagarriak eskainiko ditu:

Lehenengo aukera aste osokoa, bost egunekoa, ekainaren 20tik 24ra izango da. Bazkideek 25 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 29 €.

Bigarren aukera hiru egunekoa izango da, ekainaren 22, 23 eta 24. Bazkideek 15 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 17 €.