Udako oporraldiko aisialdi eskaintzan izena emateko epea astelehenean zabalduko da, apirilak 25

Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH5etik hasita LH 6 (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aurrera eramango dena.

Bestalde, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen Atxutxiamaikak, Udalarekin lankidetzan HH2-HH4 ko haurrentzako eskaintza ere egingo du, data berean.

Izen ematea www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan burutu behar da. Plaza mugatuak dira.

Dagoeneko bete-betean murgildu gara ikasturteko azken hiruhilekoan eta, horrekin batera, herriko haurrek, gero eta gertuago dute jada udako oporraldia.

Gauzak horrela, urtero legez, Elgoibarko Udalak herriko haurrei zuzenduriko aisialdi eskaintza zabala prestatu du, oporraldian ere aukera eta ekintza dibertigarri ugari izan ditzaten Elgoibarren.

Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH5etik hasita LH 6 (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aurrera eramango dena. Bi txanda daude aukeran edota txanda biak bere osotasunean.

Bestalde, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen Atxutxiamaikak, Udalarekin lankidetzan HH2-HH4 ko haurrentzako eskaintza ere egingo du. Bi txanda daude aukeran edota txanda biak bere osotasunean.

Izen ematea, halaber, zabalik egongo da apirilaren 25etik maiatzaren 13ra arte eta interesdunek  www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan bertan apuntatu ahal izango dute. Plaza mugatuak dira.

Ondorengoa da egitaraua adinaren arabera sailkatuta:

APAPA ( HH2-)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00

  • 1 Txanda: Ekainak 27 uztailak 8. 70 € (bazkideek, 63 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 11-22, 70 € (bazkideek, 63 €)
  • Bi txandak: Ekainak 27 uztailak 22, 126 € (bazkideek, 113 €)

APARIKETAN ( HH3-HH4 )

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00.

  • 1 Txanda: Ekainak 27 uztailak 8. 70 € (bazkideek, 63 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 11-22, 70 € (bazkideek, 63 €)
  • Bi txandak: Ekainak 27 uztailak 22, 126 € (bazkideek, 113 €)

FIRIN FARAN (HH5-LH1)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00; ostegunetan 9:30 – 17:00.

  • 1 Txanda: Ekainak 27 uztailak 8. 84 € (bazkideek, 76 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 11-22, 84 € (bazkideek, 76 €)
  • Bi txandak: Ekainak 27 uztailak 22, 151 € (bazkideek, 136 €)

ABIXADAN (LH2-3)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 – 13:00; ostegunetan 9:30 – 17:00.

  • 1 Txanda: Ekainak 27 uztailak 8. 84 € (bazkideek, 76 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 11-22, 84 € (bazkideek, 76 €)
  • Bi txandak: Ekainak 27 uztailak 22, 151 € (bazkideek, 136 €)

 ALDENIK ALDEN (LH4-6). 

Ekainak 27-29 ZUHATZAN EGONALDIA 96 € (bazkideek, 86 €)

Uztailak 4-15 ASTEKO ESKAINTZA 72 € (bazkideek, 65 €)

  • Astelehena: goiz pasa 10:00-13:00
  • Asteartea: arratsalde pasa 16:00-20:00
  • Asteazkena: egun pasa 10:00-17:00
  • Osteguna: gaubela 18:30-22:30

Uztailak 20-22 EGONALDI IBILTARIA 72 € (bazkideek, 65 €)

 Udal diru-laguntzak

Era berean, Udalak udako oporraldiko parte-hartzea bermatzeko eskainiko dituen diru-laguntzak maiatzaren 16tik 27ra bitartean eskatu ahal izango dira www.elqoibar.eus -en edo H.A.Z.en (Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan). Honakoak dira laguntzak:

  • DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.

Informazio gehiago udaletxean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.

« »