Udako oporraldiko aisialdi eskaintzan izena emateko epea asteartean zabalduko da, apirilak 25

  • Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH2etik hasita LH 6 (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute ekainaren 26tik uztailaren 21era arte aurrera eramango dena. 
  • Izen ematea www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan burutu behar da, maiatzaren 7a baino lehen. Plaza mugatuak dira. 

Dagoeneko bete-betean murgildu gara ikasturteko azken hiruhilekoan eta, horrekin batera, herriko haurrek, gero eta gertuago dute jada udako oporraldia.  

Gauzak horrela, urtero legez, Elgoibarrek herriko haurrei zuzenduriko aisialdi eskaintza zabala prestatu du, oporraldian ere aukera eta ekintza dibertigarri ugari izan ditzaten.

Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH2tik hasita LH 6 (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute ekainaren 26tik uztailaren 21era arte aurrera eramango dena. HH2-HH5ekoen eskaintza Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan eta Lehen Hezkuntzako eskaintza Udal Ludoteka eta Atxutxiamaiaren artean. Bi txanda daude aukeran edota txanda biak bere osotasunean. 

Izen ematea, halaber, zabalik egongo da apirilaren 25etik maiatzaren 7ra arte eta interesdunek  www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan bertan apuntatu ahal izango dute. Plaza mugatuak dira. 

Ondorengoa da egitaraua adinaren arabera sailkatuta: 

APAPA ( HH2-)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00

  • 1 Txanda: Ekainak 26 uztailak 7. 70 € (bazkideek, 63 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 10-21, 70 € (bazkideek, 63 €)
  • Bi txandak: Ekainak 26 uztailak 21, 126 € (bazkideek, 113 €)

APARIKETAN ( HH3-HH4 )

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00.

  • 1 Txanda: Ekainak 26 uztailak 7. 70 € (bazkideek, 63 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 10-21, 70 € (bazkideek, 63 €)
  • Bi txandak: Ekainak 26 uztailak 21, 126 € (bazkideek, 113 €)

FIRIN FARAN (HH5-LH1)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 -13.00; ostegunetan 9:30 – 17:00.

  • 1 Txanda: Ekainak 26 uztailak 7. 70 € (bazkideek, 63 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 10-21, 70 € (bazkideek, 63 €)
  • Bi txandak: Ekainak 26 uztailak 21, 126 € (bazkideek, 113 €)

ABIXADAN (LH2-3)

Astelehenetik ostiralera, 9:30 – 13:00; ostegunetan 9:30 – 17:00.

  • 1 Txanda: Ekainak 26 uztailak 7. 84 € (bazkideek, 76 €)
  • 2 Txanda: Uztailak 10-21, 84 € (bazkideek, 76 €)
  • Bi txandak: Ekainak 26 uztailak 21, 151 € (bazkideek, 136 €)

ALDENIK ALDEN (LH4-6). 

Gure ostegun eta ostiralak:

  • Ekainak 29-30: hondartzara | Sallobente fest
  • Uztailak 6-7: Hi selfie! | Skate gaua
  • Uztailak 13-14: Geochaching | Gau japoniarra

Ostegunak, 16:00-20:00, eta ostiralak, 18:00-22:00. 48 € (bazkideek, 43 €)

Uztailak 17-21 EGONALDIA GaraiON Sorgingunean 120 € (bazkideek, 108 €)

ATXUTXIAMAIKAREN ZERBITZU BEREZIAK

GOIZ TXOKOA

Ekainak 26- uztailak 21 

  • 1 txanda – 58€ (bazkideek, 52€)
  • 2 txanda – 58€ (bazkideek, 52€)
  • Biak – 110€ (bazkideek, 99€)

EKAINEKO TXOKOAK

Ekainak 22-23 de junio

  • Goiz Txokoa 8:00 – 9:30 – 12€ (bazkideek, 10€)
  • Txoko osagarriak 9:30 – 13:00 – 27€ (bazkideek, 24€)
  • Biak 8:00 – 13:00 – 37€ (bazkideek, 33€)

UZTAILEKO TXOKOAK

Uztailak 24-28 de julio

  • Goiz Txokoa 8:00 – 9:30 – 23€ (bazkideek, 21€)
  • Txoko osagarriak 9:30 – 13:00 – 54€ (bazkideek, 48,5€)
  • Biak 8:00 – 13:00 – 73€ (bazkideek, 66€)

Informazio gehiago Elgoibarko Izarran, 943-741626 telefonoan edota atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.

 

Udal diru-laguntzak

Era berean, Udalak udako oporraldiko parte-hartzea bermatzeko eskainiko dituen diru-laguntzak apirilaren 25etik maiatzaren 7ra bitartean eskatu ahal izango dira www.elqoibar.eus -en edo H.A.Z.en (Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan). Honakoak dira laguntzak: 

  • DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
  • Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.

Informazio gehiago udaletxean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.