Txikienek ere udako oporraldiaz gozatzeko hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute Elgoibarren

  • Txokoak antolau dira, txanda aukera ezberdinekin. 9:00etatik 13:00etara garatuko dira eta sarrera eta irteera malguak izango dira. 
  • Martxoaren 6tik 17ra bitartean inskribatu beharko dira interesatuak.

Aste Santuko eta Pazko asteko oporrak direla eta, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, udaberriko oporren programazio berezia antolatu dute herriko umeentzat. Jada eman zen gaztetxoen eskaintzaren berri; Haur Hezkuntza 2 eta 5 arteko haurrek ere izango dute euren beharretarako egokitutako eskaintza

Txokoak antolatu dira bi txandatan banatuta: 

  • Txanda 1: apirilaren 3tik 5era. Kuota: 36 euro; bazkideek 32€. 
  • Txanda 2: apirilarem 11tik 14ra. Kuota: 48 euro; bazkideek 43€. 
  • Bi txandak era bateratuan. Kuota: 76 euro; bazkideek 68€. 

9:00etatik 13:00etara garatuko dira eta sarrera eta irteera malguak izango dira. 

Martxoaren 6tik 17ra bitartean inskribatu beharko dira interesatuak. Horretarako hiru modu daude: jardueren kartelean dagoen QR kodea eskaneatzea, www.elgoibarkoizarra.eus helbidean edo Ludotekan edo Elgoibarko Izarraren bulegoan izena ematea. Gainera, Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu eta informazio gehiago 943 741 050 telefonoan edo gazteria@elgoibar.eus helbidera idatziz eska daiteke.