TREBA Gurasoak ekimenaren hitzaldi berria Elgoibarren, familiako arau eta mugei buruz

  • Datorren urtarrilaren 11n, 17:30ean, emango du euskaraz Leyre Canok Aita Agirre Kulturgunean.

TREBA Gurasoak ekimenak eta Elgoibarko Udaleko Gazteria sailak ‘Arauak eta mugak familian’ izeneko hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 11rako. 17:30ean hasiko da, eta Leyre Canok emango du Aita Agirre Kulturgunean. Hitzaldia doan da. 


Hitzaldi honen bidez, familia-harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den ikusiko da, eta hura garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak ezartzeko modua landuko da.

Izena emateko deitu 943 741 050 telefonora (308 luzapena) edo idatzi gazteria@elgoibar.eus helbidera.

 

Bigarrena 4tik

Hitzaldietarako gaien aukeraketa Ludotekaren, Gaztelekuaren, Hezkuntza Mahaiaren eta gurasoen elkarteen iritzia jaso ondoren egin da.

Horrela, ikasturtean zehar Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 4 hitzaldi eskainiko ditu. Honako hauek izango dira hurrengoak:

  • Bulling egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu; martxoaren 22an, 17: 30ean, Aita Agirre Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan (Haur eta nerabeen gurasoentzat). Gaztelania.
  • Haurren eta nerabeen emozioak lagunduz: nola zaindu seme-alaben emozioak; apirilaren 26an, 17: 30ean, Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan (Haur eta nerabeen gurasoentzat). Euskara.