TREBA Gazteak ekimenak eta Elgoibarko Udalak ‘Suizidioa, hitz egin daiteke’ hitzaldia antolatu dute 18-30 urteko gazteentzako

  • Datorren azaroaren 17an izango da Aita Agirre Kultur Guneko areto nagusian, 17:30ean, eta euskaraz eskainiko da.

TREBA Gazteak ekimenak eta Elgoibarko Udalak 18 eta 30 urte arteko gazteentzako ‘Suizidioa, hitz egin daiteke’ hitzaldia antolatu dute, euskaraz, datorren azaroaren 17rako, osteguna. 17:30ean hasiko da, eta Elgoibarko Aita Agirre Kultur Guneko areto nagusian eskainiko da.

Hitzaldiko trebatzailea Badabidebat zerbitzuko kide bat izango da. Gaur egungo gizartean suizidioak izugarrizko pisua hartu du, gazteen arteko heriotza modurik arruntena bihurtu delarik. Tailer honen bitartez suizidioaren inguruko tabuak apurtu nahi ditugu, gaiari buruz hitz egin eta horren inguruan zalantzak dituzten gazteak ahaldundu.

Bestalde, tailer honekin lortu nahi dena da suizidioari buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune partekatua sustatzea, mito faltsuak ezabatzea eta suizidioari buruz dauden baliabideei buruzko zenbait tresna pertsonal eta informazio ematea.

Hitzaldirako izen ematea irekita dago dagoeneko https://labur.eus/ElgoibarA17 webgunean. Informazio gehiago 943 741 050 (308 luzapena) telefonora deituz edo gazteria@elgoibar.eus helbidera idatziz eskainiko da.