Stock Kaleko Azoka eta SANLO EKTren garagardo azoka asteburu honetan Elgoibarren

  • Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako feria salmenta denda bakoitzaren kanpoaldean burutuko da.
  • Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘Padre no hay más que uno 3’ eta ‘Marmaduke’ pelikulak eskainiko dira.

Elgoibarko SANLO EKT-k garagardo feria antolatu du asteburu honetarako, zehazki urriaren 6tik 9ra bitartean, ostegunetik igandera. Maalako parkean egingo da feria.

Bestalde, ostegun honetan 2023ko egutegirako argazki lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea itxiko da. Parte hartzaileak Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenak izan ahalko dira.

Larunbatean eta igandean, aldiz, Stock Kaleko Azoka egingo da. Honen ordutegia dendek daukaten ordutegia izango da, eta salmenta denden kanpoaldean burutuko da. Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako azoka da. Ostiral honetarako ‘Dolu perinatala ikusaraziz’ mahaingurua antolatu du Esku Hutsik Elkarteak. 18:30ean hasiko da Lilan.

Larunbatean, hilaren 8an, Dislexiaren Nazioarteko Eguna da, eta Dislegi, Debabarreneko Dislexia Elkarteak egun hau ospatuko du Kalegoen plazan 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

  • PADRE NO HAY MÁS QUE UNO 3: ostirala 7 (19:00), larunbata 8 (19:00 eta 22:15), igandea 9 (19:00) eta astelehena 10 (21:00).
  • MARMADUKE: igandea 9 (16:30).