‘Sexberdinak’ antzezlana eskainiko da Herriko Antzokian ostiral honetan, urriak 21

  • Antzezlana 19:00etan  hasiko da, eta aurrez sarrera erosi beharko da.
  • Zinemari erreparatuz, ‘El vasco’ eta ‘DC super maskoten liga’ pelikulak eskainiko dira, eta Ongarri Zine Klubean ‘Lunana, un yak en la escuela’ filma eskainiko da.

Ttanttaka konpainiaren ‘Sexberdinak’ antzezlana eskainiko da Elgoibarko Herriko Antzokian ostiral honetan, urriak 21. Emanaldia 19:00ean hasiko da, eta ezinbestekoa izango da aurrez sarrera erostea: https://herrikoantzokia.eus/ webgunean zein Herriko Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira.

Aurretik, asteazken honetan, hilak 19, Loredi Salegik ‘Zeure burua maitatu, zaindu eta izan zoriontsu’ ikastaroa eskainiko du. Lilan eskainiko da 18:00etatik aurrera, eta izen ematea Pitxintxu dendan edo haizeataldea@gmail.com helbidean egin beharko da.

Hilaren 20an, ostegunean, Maite Lopez las Heras idazleak ‘Amatu’ liburuaren aurkezpena egingo du. Aurkezpen ekitaldia Lila izango da, 18:30ean.

Ostiraletik abenduaren 11ra bitartean Angel Gilen eskulturen erakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik larunbatera bitartean egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.

Igande honetan, urriaren 23an, II. DIGIMON TCG txapelketa egingo da. 11:00etan hasiko da Kultur Kafean. 12:30ean, aldiz, Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian.

Astelehenenari dagokionez, hilaren 24a, Loredi Salegik zuzendutako hausnarketa taldeak ‘Pornoa vs bizitza erreala’ gaia tratatuko du. Ez da izena eman beharko, eta 18:00etan hasiko da Lilan.

Asteartean, hilaren 25ean, Balzac idazlearen ‘Las ilusiones perdidas’ liburua landuko du Consuelo Carrerek literatura tailerrean. 18:00etan hasiko da tailerra Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

  • EL VASCO: larunbata 22 (19:00 eta 22:15), igandea 23 (19:00) eta astelehena 24 (21:00).
  • DC SUPER MASKOTEN LIGA: larunbata 22 (17:00) eta igandea 23 (17:00).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, pelikula bat eskainiko da:

  • LUNANA, UN YAK EN LA ESCUELA: asteazkena 19 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.