Sexberdinak antzezlana, bertan behera

 

Azken orduko arazoak direla eta (Aitziber Garmendia aktoreak positibo eman du Covid-19an), gaurko, urriak 21, “Sexberdinak” ikuskizuna bertan behera gelditu da.

Aurrerago jakinaraziko da data berria. 

Erositako sarrerekin bi aukera egongo dira: erositako sarrerak berriro ere programatuko den “Sexberdinak” ikuskizunerako erabiltzea, edo bestela, dirua itzultzea.

Dirua itzultzea nahi izanez gero, jo ezazue Herriko Antzokiko leihatilara edo bidali mezu bat honako helbide honetara: leihatila@elgoibar.eus. Horretarako, hilabeteko epea izango da.

Barkatu eragozpenak.