Santa Klara 30 eta 20, Jausoro, Eulogio Estarta eta Idotorbeko haur parkeetan mantentze lanak burutzen ari da Udala

  • Ekainerako parke guztiak amaituta egotea aurreikusten da. Inbertsioa 14.928,32 eurokoa izango da, BEZ kanpo. 

Elgoibarko Udalak, haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan eta pasa den urtean egin ziren berrikuntza lanekin jarraituz, aurten, Santa Klara 30, Santa Klara 20, Jausoro, Eulogio Estarta eta Idotorbeko haur parkeetan mantentze lanak burutuko ditu. 

Aste Santu aurretik hasi ziren lanak. Gaizki dauden piezak ordeztu egingo dira, eta parkeak lixatu eta bernizatu egingo dira. Era berean, kautxuzko zoruan konponketa puntualak egingo dira eta  presiopeko ur- makinarekin garbituko dira.

Ekainerako parke guztiak amaituta egotea aurreikusten da. Inbertsioa 14.928,32 eurokoa izango da, BEZ kanpo.