Santa Klara 20-22 plaza berritzeko lanak hasi ditu Udalak

Gaur egungo zoladura kenduko da, plaza osoa iragazgaizteko eta zoladura berria egingo da.

Lanen aurrekontua 36.016,16 €+BEZ da eta Landa e Imaz S.A. enpresak egingo du obra

Santa Klara 20-22 plazan iragazgaizte eta zoladura konpontzeko lanei ekin die Udalak. Gaur egungo zoladura kenduko da, plaza osoa iragazgaizteko eta zoladura berria egingo da. Plazak, guztira, 360m2 ditu.

Lanek 3 aste iraungo dute eta abuztuaren lehen hamabostaldian amaituko dira.

Lanen aurrekontua 36.016,16 €+BEZ da eta Landa e Imaz S.A. enpresak egingo du obra.