San Bartolome jaietako egitarau-zirriborroa partekatuko da datorren osteguneko, maiatzak 11, jai bileran

  • Arratsaldeko 18:00etan Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian. 

Datorren ostegunean, maiatzak 11, San Bartolome jaien antolakuntza bilera berri bat egingo da arratsaldeko 18:00etan Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian. 

Bileraren xedea da, herritarrek egindako proposamenak jaso ondoren, San Bartolome jaietako egitarau-zirriborroa partekatzea eta ekarpen horiek koordinatzea eta uztartzea protokolo eta folklore jarduerekin eta beste mota batzuetako ekitaldiekin.

Udalak herritarrei bileran parte-hartzeko deia luzatzen diete.