Panaderia Eizaguirre, Cristina Garcia Estetika eta Leire ileapaindegia, 2022ko Gabonetako erakusleiho onenak

  • Guztira 21 saltokik parte hartu dute Udalak antolatutako lehiaketan eta abenduaren 2tik 18ra herritarrek 1.575 boto eman dituzte.

Panaderia Eizaguirre eta Cristina Garcia Estetika aukeratu dituzte epaimahaiak eta Leire ileapaindegia herritarrek 2022ko Gabonetako erakusleiho onenak izateko. Guztira 21 saltokik parte hartu dute Udalak antolatutako lehiaketan eta abenduaren 2tik 18ra 1.575 boto eman dituzte herritarrek.

Sariak:

  • Lehen saria (300 euro bonoetan): Eizaguirre okindegia
  • Bigarren saria (200 euro bonoetan): Cristina Garcia Estetika
  • Herritarren Saria (100 euro bonoetan): Leire Ileapaindegia. 206 puntu lortu ditu.

Bozketan parte hartu dutenen artean, www.elgoibar.eus webgunearen bidez, Nerea Goroztiza Uriguenek irabazi du 50 euroko bonua.

Elgoibarko Udalak, lehiaketa honekin, merkatarien artean Gabonetako jaiak girotzea du helburu. Horrekin, gainera, herritarren eta merkataritzaren arteko interakzioa lortu nahi da, herriko saltokiak ikusgarriago egiteko eta tokiko ekonomiari laguntzeko.