Pablo Astrain artista hasi da Santa Ana kalean ‘Ibai berria’ diseinua irudikatzeko lanetan 

  • Putzu batean salto egiten duen haurra proiektatuko du. Diseinu honek zenbatutako botoen erdia baino gehiago jaso zuen parte-hartze prozesuan: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. 

Elgoibartarrek urrian aukeratu zuten Udalak Santa Ana kalean margotuko duen muralaren diseinua: Pablo Astrainen ‘Ibai berria’ diseinua. Hain zuzen, artista, gaur, azaroak 28, hasi da muralean diseinua irudikatzeko lanetan: putzu batean salto egiten duen haurra proiektatuko du.

Diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso zuen: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Azken urteetako parte-hartze prozesu jendetsuena izan zen.

Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea da, herritarren gozamenerako.