Ostegunean, uztailak 28, desmuntatuko dira Errotaberriko eskilara mekanikoak 

Ondorioz, ostegunean, San Roke kaleko 6, 8 eta 10 atarien pareko zatia itxita egongo da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitarte. Eskilara arruntak ere ezingo dira erabili.

Ostegun honetan, uztailak 28, desmuntatuko dira Errotaberriko eskilara mekanikoak. Aurrez, eskilaretan bertan lan puntualak burutu dira eta desmuntaia garatzeko erremintak ezarri.

Ondorioz, ostegunean, San Roke kaleko 6, 8 eta 10 atarien pareko zatia itxita egongo da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitarte. Lanak, hasiera batean, ostegunean hasi eta amaituko dira. Bitarte horretan eskilara arruntak ere ezingo dira erabili.

Errotaberriko obran afekzioak astero moldatzen joango dira, jendeari oztopo gutxien egiteko helburuarekin. Udalak unean-unean informatuko du egokitzapenen edota kale mozketei buruz.

UTE URDINBERRI VIUDA DE SAINZ enpresa ari da burutzen lanak. Aurrekontua 457.322,78 €-koa da, BEZa kanpo, eta exekuzio-epea 7 hilabete ingurukoa da. 2023 hasieran egongo da erabilgarri igogailua.