Olaizaga kiroldegiko saunak erabiltzeko ez da aurretiko hitzordua hartu behar jada

Beraz, Covid-19ak eragindako osasun-pandemia baino lehenagoko erabilera berreskuratuko du, aforo murrizketarik gabe.

Udal Kirol Patronatuko abonuan sartuta dago sauna lehorraren eta sauna hezearen erabilera.

Olaizaga kiroldegiko saunak erabiltzeko ez da beharrezkoa izango aurretiko zita hartzea aurrerantzean. Beraz, Covid-19ak eragindako osasun-pandemia baino lehenagoko erabilera berreskuratuko du, aforo murrizketarik gabe.

Udal Kirol Patronatuko abonuan sartuta dago sauna lehorraren eta sauna hezearen erabilera eta ez da prezio-gehigarririk ordaindu behar.

Patronatuko abonuak instalazio hauen erabilera eskaintzen du: Mintxetako tenis eta padel pistak, muskulazio gela, udako igerilekuak eta futbol zelaiko aldagelak eta Olaizagako igerilekuak, rokodromoa, muskulazio gela, saunak, squasha eta frontoi txikia.