‘Miñan’ liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin asteazken honetan, ekainak 8

Arratsaldeko 18:30ean izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, Elgoibarko Zabaltzen-Sartu elkartearen eskutik, eta Elgoibarko Udalak diruz lagundurik.

Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak Miñan liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, Elgoibarko Zabaltzen-Sartu elkartearen eskutik, eta Elgoibarko Udalak diruz lagundurik.

Ekitaldia euskaraz edo ele bietan egingo da, bertaratzen diren entzuleen arabera.

Miñan, anaia txikia

Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du Miñan (Susa) liburuak: anaia txikiaren bila Gineatik Europaraino egiten duen ibilbidea. Baldek ahoz adierazitako kontakizuna jaso zuen Arzalluzek paperean. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.

Ibrahima Balde kamioi gidari izateko ikasten ari zen Ginean; eta egun batean, amak deitu zion anaia txikia etxetik joana zela esateko. Eta haren bila joan zen. Desertua gurutzatu eta egarria, gosea eta mina zer zen jakin zuen Afrikatik Europarako bidean.

Liburua oinarri, etorkinen harreraren inguruko gogoeta egiteko aukera emango du topaketak.