‘Mi hijo sólo camina un poco más lento’ antzezlana eskainiko da Herriko Antzokian datorren apirilaren 22an

19:00etan hasiko da antzezlana, eta https://herrikoantzokia.eus webgunean zein Herriko Antzokiko leihatilan eros daitezke sarrerak.

Zinemari erreparatuz, ‘Las cartas de amor no existen’, ‘La peor persona del mundo’, Kikoriki Dèjà Vu’ eta ‘Código emperador’ pelikulak egongo dira ikusgai, eta Ongarri Zine Klubak ‘Un héroe’ pelikula eskainiko du.

Tanttaka antzerki konpainiak ‘Mi hijo sólo camina un poco más lento’ antzezlana eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian datorren apirilaren 22an, ostirala. Antzezlana 19:00etan hasiko da, eta dagoeneko sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus webgunean zein Herriko Antzokiko leihatilan. Gazteleraz eskainiko da.

Antzerkiaren sinopsiak honela dio: “Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar ‘disidente’ bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia ‘akastunak’ (gaur egun ‘disfuntzionala’ litzateke) festa bat prestatu dio”.

Bestalde, datorren astelehenean, hilaren 18an, Dolmenen ibilbideko bisita gidatua egingo da, Karakateko aparkalekutik abiatuta. 10:00etan hasiko da, eta kasu honetan euskaraz eskainiko da. Bisitarako izen-ematea 657 794 677 telefonora deituz egin behar da.

Eta apirilaren 25ean, aldiz,

Zinema

Aste honetan, honako film hauek egongo dira ikusgai:

  • LAS CARTAS DE AMOR NO EXISTEN: osteguna 14 (19:00) eta ostirala 15 (19:00).
  • LA PEOR PERSONA DEL MUNDO: larunbata 16 (19:00 eta 22:15), igandea 16 (19:00) eta astelehena 18 (21:00).
  • KIKORIKI DÈJÀ VU: igandea 17 (16:30).
  • CÓDIGO EMPERADOR: larunbata 23 (19:00 eta 22:15), igandea 24 (19:00) eta astelehena 25 (21:00).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko da:

  • UN HÉROE: asteazkena 20 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.