Memoriaren Eguna dela-eta, kontzentrazio isila eta lore eskaintza egingo da bihar, azaroak 10, Elgoibarren

  • Eguerdiko 12:00etan izango da Giza Eskubideen Parkean. 

Elgoibarko Udalak bihar, azaroak 10, Memoria Eguna, 5 minutuko elkarretaratze isila egingo du Giza Eskubideen Parkean askotariko biktimak aitortu eta omentzeko. Eguerdiko 12:00etan izango da. Amaieran Gernikako arbolaren gerizpean lore sorta bat lagako da. 

Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei ekitaldian parte hartzera.