Meditazio saioa eta hitzaldia eskainiko du Jose Cruz Igartuak ostiral honetan, uztailak 29

Saioa 19:30ean hasiko da Kultur Etxeko sotoan, eta Isiltasun Eskolak antolatu du.

Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘Greenland: el último refugio’ eta ‘Agur Etxebeste!’ pelikulak eskainiko dira.

Jose Cruz Igartuak meditazio saioa eta honekin lotutako hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, uztailak 29, Elgoibarren. Saioa Kultur Etxeko sotoan burutuko da, eta 19:00etan hasiko da. Isiltasun Eskolak antolatutako ekintza da.

Bestalde, larunbat honetan, hilak 30, ohiko hilabete bukaerako feria egingo da Elgoibarren. Eguerditik arratsaldera bitartean, ganadu erakusketa eskainiko da Kalebarren plazan.

Aire libreko zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira Kalegoen plazako aire libreko zineman:

  • GREENLAND: EL ÚLTIMO REGUFIO: ostirala 29 (22:30).
  • AGUR ETXEBESTE!: larunbata 30 (22:30).

Sarrera doakoa izango da.