Martxoaren amaieran amaituko da Olaizaga kiroldegian lehenengo 140 plaka fotovoltaikoen instalakuntza, eta, jarraian, bigarren faseari ekingo zaio

  • Aurreikuspenen arabera, lehenengo fase honi etenik gabe jarraituko dio hurrengo faseak, eta beste 100 modulu gehituko zaizkio sistemari, 240 modulu guztira.
  • Olaizaga Kiroldegiko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak urtean 67.682 kWh-ko aurrezpen elektrikoa ekarriko du (% 27), 10.275 euro inguru urteko.
  • Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak, azpimarratu du “Elgoibar berdeago eta iraunkorrago baten aldeko apustua da. Helburua Olaizagako instalazioetan elektrizitate garbi eta doakoa hornitzea da”.

Elgoibarko Udala Olaizaga kiroldegiko estalkian plaka fotovoltaikoak jartzen ari da. Bi fase jarraitutan eratutako proiektua bide onetik doa: jada 120 modulu fotovoltaiko instalatuta daude (140 modulu dira guztira), eguraldi ona lagun.

Aurreikusten da lehen fase hau martxoaren amaieran amaituko dela, eta etenik gabe gainjarriko dela hurrengo fasea, maiatzaren amaiera bitarte, bigarren fasea amaitu arte, eta beste 100 modulu gehituko zaizkiola sistemari. 240 modulu (109 KWp) egiten dituzte guztira, eta 50kw-ko bi inbertitzailek kudeatzen dituzte.

Olaizaga Kiroldegiko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak urtean 67.682 kWh ( % 27) aurreztuko ditu, 10.275 euro inguru urteko. Horretarako, sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten sistema elektrikoan integratuko da, soberakinak konpentsatuta eta 100 kw-ko potentzia instalatuta.Instalazio fotovoltaikoak eremu fotovoltaiko bat izango du, eraikinen estalkietan instalatua, potentzia egokitzeko sistema baten bidez eta erabiltzailearen barneko sarearekin konektatzeko dagokion instalazio elektrikoaren bidez, autokontsumorako.

Jarduketa Udalak 2022ko martxoan sei eraikin publikoren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz enkargatutako azterlanaren barruan kokatzen da, fotovoltaikoan inbertsio bat egiteko errentagarriak eta bideragarriak direnak balioesteko, eta Olaizagako Kiroldegia ekonomikoki bideragarriena da, % 10eko barne-errentagarritasuneko (TIR) tasa estimatuarekin, 27.014,24 euroko balio eguneratu garbiarekin (VAN) eta amortizazioaren 9 urteko itzulera-aldiarekin.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak azpimarratu du “Elgoibar berdeago eta iraunkorrago baten aldeko apustua da. Helburua da Olaizagako instalazioetan elektrizitate garbia eta doakoa hornitzea, energia berriztagarrien erabilera areagotuz elektrizitatea ekoizteko eta eraikuntzan eta azpiegitura publikoetan erabilera termikoak egiteko, bereziki eskala txikiko sorkuntza bultzatuz kontsumotik hurbil dauden puntuetan”.

Elgoibarko bulego publikoek energia elektrikoaren kontsumoa dute, batez ere egunez, eta, beraz, eguzki-energia fotovoltaikoaren kontsumitzaile potentziala da. Gainera, kasurik gehienetan, eta bereziki Olaizaga kiroldegian, eraikinen estalkiak erabilerarik gabe eta gertuko oztoporik gabe daude, eta horrek plaka fotovoltaikoak egoki instalatzea ahalbidetzen du”, Beitiak adierazi duenez.