Martxoaren 3an eta 4an Hirigune Historikoa itxiko da motordun ibilgailuentzat, STOCK KALEKO AZOKA dela eta

  • San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxiko dira.
  • STOCK KALEKO AZOKAN saltokiek beren produktuak beren establezimenduaren aurrean saltzen dituzte.

Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako STOCK KALEKO AZOKA dela eta, Udalak martxoaren 3an eta 4an itxiko ditu alde zaharreko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailu motordunen joan-etorriari.

Ontziratu gabeko produktu galkorren hornidura hartuko da kontuan, bai eta banku, farmazia eta bitxi-dendetako hornitzaileak ere.

Maalan antolatu ohi zen Stockaren Azokaren ekimen alternatiboa da, baina Covid-19ak sortutako osasun-krisiaren ondorioz, 2021 urtean arrakastaz ospatu zen modu horretan, jende pilaketak saihestuz, eta, beraz, merkatariek formula horri jarraipena ematea erabaki zuten.

STOCK KALEKO AZOKAN saltokiek beren produktuak beren establezimenduaren aurrean jartzen dituzte salgai, bide publikoan gorriz margotutako eremua hartuz.

Ekintza hori bat dator Udalak tokiko ekonomia biziberritzeko abian jarri duen txoke-planarekin. Erosketak erraztuko dituen eta udalerriaren erdiguneko kaleak dinamizatuko dituen ekimena da, merkataritza-ordutegian espazio erakargarriagoa eta atseginagoa lortuz.

Bi jarduera horiek arrakastatsuak eta parte hartzen duten alderdi guztientzat onuragarriak izan daitezen, Udalak parte hartzera gonbidatzen ditu kale horietan dauden gainerako negozioak, denda kalera ateraz.