Martinika eta Turkiako ikasleei harrera egin die Udalak

  • 10 ikasle izan dira kanpotik etorritakoak, Elgoibarko sei ikaslek lagunduta. Elgoibarko ikastolarekin egin dute trukea. 

Martinika eta Turkiatik etorritako ikasleei harrera egin die Udalean Ane Beitia alkateak. 10 ikasle izan dira kanpotik etorritakoak, Elgoibarko sei ikaslek lagunduta. Hauekin izan dira ere beraien irakasleak eta eskola zuzendariak. Elgoibarko ikastolarekin egin dute trukea. Hiru ikastetxeak ziberjazarpena edo jazarpen zibernetikoa lantzen ari dira ikasturte honetan, Erasmus + proiektuaren baitan.

Lehenik Aita Agirre Kulturgunea bisitatu dute. Ondoren, Udaletxea ezagutu dute, Elgoibarko historia azalduz. 

17-18 urteko ikasleak direnez, Gazteleku zerbitzuaren xehetasunak azaldu dizkiete Udaleko gazteria teknikari Maialen Arangurenek eta Gaztelekuko hezitzaile den Maialen Astigarragak.

Amaieran, gosaria izan dute eta udal ordezkariek oroigarriak banatu dizkiete ikasleei.