Lorategietako loreak banatuko ditu Udalak asteazken honetan Maalan

  • Udako denboraldia behin amaituta, eta udazken eta neguko denboraldiko landaketa berria burututa, landareak interesdunei eskainiko zaizkie 11:00etan hasi eta loreak amaitu arte.

Etzi, asteazkena, abenduak 14, Elgoibarko Udalak lorategietatik kendutako loreen banaketa egingo du Maalan 11:00etan hasi eta loreak amaitu arte. 

Udako denboraldian lorategietan landatuta egon diren loreak doan banatuko dira honela. Orain, denboraldia behin amaituta, eta udazken eta neguko denboraldiko landaketa berria burututa, landareak interesdunei eskainiko zaizkie.

Guztira, 300 landare ematea aurreikusten du udalak, eta elgoibartarrek horiek landatu ahal izango dituzte beren leiho eta balkoietan.