Lerungo industrialdean, ibaiaren alboan, oinezkoentzako pasealeku berria erabilgarri

Saneamendu- eta argiteria-sarearen zati bat ere berritu da, eta hormigoizko baranda konpondu da. Zuhaitzak udazkenean landatuko dira, ingurunera errazago errotzeko.

Lanen inbertsioa 119.118,28koa izan da, BEZa barne.

Lerungo poligonoaren jabeen batzarrak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, poligonoaren urbanizazioa amaitu du, oinezkoentzako gune bat sortuz pasabidetik poligonoaren erdiko biribilguneraino, ibaiaren ibilbideari jarraituz. Era berean, saneamendu- eta argiteria-sarearen zati bat berritu da ere, eta hormigoizko baranda konpondu da.

2015ean gauzatu zen lehen fasea: baranda birjarri zen eta hainbat jarduketa egin ziren argiztapen-sarean. Orain arte, pasabidetik erdiko biribilguneraino doan trazadurak, ibaiaren ibilbideari jarraituz, 9 metroko galtzada zuen, bi erreiz osatua. Galtzada horrekin batera, aparkaleku bat (ibaiaren ertzean) eta espaloi bat zeuden. Poligonoan egin zen azken jarduketetako bat izan zen hormigoizko baranda jartzea trazadura horretan zehar. Baranda hau, orain arte, leku askotan hondatuta zegoen.

Obraren helburua izan da oinezkoentzako konexio segurua eta erosoa sortzea bi hiri-puntuen artean, pasabidearen eta biribilgunearen artean, industriagune-ingurua paseatzeko eremurik erabilienetakoa baita. Pasabideari lekua egunez, zirkulazioa noranzko bakarrekoa da orain.

Bestalde, obra aprobetxatu da falta ziren edo kolpatuta edo egoera txarrean zeuden hormigoizko baranda-zatiak berritzeko. Era berean, baranda guztia garbitu da. Industrialdearen garbiketa orokorra ere egin da, lehendik zeuden espaloi eta hustubideetako landaredia garbitu eta kenduz. Egoera txarrean zeuden baldosak birjarri dira, hausturak edo juntura solteak dituzten saneamendu-sareko tarteak konpondu dira eta poligonoko saneamendu-sarearen garbiketa eta bideo-ikuskapena egin da.

Zuhaitzak udazkenean landatuko dira, ingurunera errazago errotzeko. Inbertsioa 119.118,28koa izan da, BEZa barne.

Ane Beitia alkateak adierazi du “jarduketa estrategikoa izan dela Udalarentzat eta, bereziki, tokiko eta eskualdeko sare ekonomikoarentzat: lehentasunezkoa eta funtsezkoa da lurzoru industriala eta gure sare ekonomikoarentzat kalitatezko eta erakargarriak diren espazioak eskaintzea, aldi berean, herritarrei ere espazio hauek era seguruan gozatzeko aukera eskainiz. Lerun Arriaga Industriagunean burutu dugun birmoldaketa guztiaren jarraipena da. Gure industriaren sendotasunari eusteko eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko lanean jarraitzen dugu”.