Larunbatean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarko haurrekin egongo dira goizean

  • Maalatik abiatuko dira kalejiran, 11:00etan.

Larunbat honetan, abenduak 24, iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarra. Maalatik abiatuko dira kalejiran, 11:00etan.

Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria San Lazaro egoitza aurrean egingo zaie. Ondoren, kalejiran joango dira Maalatik hasi, San Frantzisko kalean gora eta Errosario kaletik Kalegoen plazara iritsi arte. 

Ondoren, Kalegoen Plazan tonbola, taloen postua eta Lizagasarko sagardoa, zukua eta bestelakoak eskuratzeko aukera izango da. 

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.