‘La boda de Rosa’ pelikula eskainiko da Lilako bideo forumean ostiral honetan, uztailak 8

Proiekzioa 19:00etan hasiko da, eta ez da sarrera erosi behar.

Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘Elkano lehen mundu bira’ eta ‘Padre no hay más que uno 2 ‘ pelikulak eskainiko dira.

‘La boda de Rosa’ pelikula ikusteko aukera egongo da ostiral honetarako, uztailak 8, Lilan antolatu den bideo forumerako. Proiekzioa 19:00etan hasiko da, eta ez dago sarrera erosteko beharrik. Bestalde, ostiralean ere Ultratrail lasterketari ongietorria egingo zaio Azkaraten, 22:00etatik 02:00etara, Elgoibarko Ehunmilak Taldeak antolatuta.

Datorren astelehenari dagokionez, Loredi Salegik ‘Umore matxista: zure indarkeriak ez dit graziarik egiten’ hitzaldia eskainiko dio emakumeez osatutako hausnarketa taldeari, Lilan. Bi hizkuntzetan eskainiko da, eta ez dago izena eman beharrik. 18:00etan hasiko da.

Aire libreko zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira Kalegoen plazako aire libreko zineman:

  • ELKANO LEHEN MUNDU BIRA: ostirala 8 (22:30).
  • PADRE NO HAY MÁS QUE UNO 2: larunbata 9 (22:30).

Sarrera doakoa izango da.