Kirol argazkien XVII. Lehiaketako lanen erakusketa Olaizaga kiroldegian, hil amaierara arte ikusgai

  • Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Udalak antolatutako erakusketa kiroldegiaren ordutegian egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera, 07:00-22:00; larunbatetan 09:00-13:00/16:00-19:30; eta igandetan 09:00-13:30.

Irailaren 30era arte egongo da ikusgai kirol argazkien XVII. Lehiaketako lanen erakusketa. Olaizaga kiroldegian aurkitzen da, eta kiroldegiaren ordutegi bera izango du erakusketak: astelehenetik ostiralera, 07:00-22:00; larunbatetan 09:00-13:00/16:00-19:30; eta igandetan 09:00-13:30. Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Udalak antolatutako erakusketa da.

Aurretik, ordea, irailaren 14an itxiko da ikasturte honetako bertso eskolako matrikulazioa. 8 eta 16 urte arteko gazteentzat daude zuzenduta saioak, eta ordubetekoak izango dira, astean behin, Aita Agirre kulturgunean. Izen emateak 943 744 366 telefonoan edo euskara@elgoibar.eus helbidean egin daitezke.

Hilaren 15ean, aldiz, ‘Bota Literak!’ idazle gazteen kluberako izen ematea itxiko da. 11-18 urte artekoentzat zuzenduta dagoen kluba da, eta ostiralero elkartuko dira Aita Agirre kulturguneko areto nagusian (17:00-18:30). Izen emateak 943 744 366 telefonoan edo euskara@elgoibar.eus helbidean egin daitezke.