- Elgoibarko Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalaren babesarekin, dozena bat ekintza antolatu dituzte haur, nerabe zein gurasoek parte-har dezaten.
- Izena eman behar den ekintzetan, azken eguna urriaren 13a izango da.
Elgoibarko Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak, Elgoibarko Udalaren babesarekin, Jolasaren Astea antolatu du urriaren 17tik 22ra. Dozena bat ekintza antolatu dira haur, nerabe zein gurasoek parte-har dezaten.
Izena eman behar den ekintzetan, azken eguna urriaren 13a izango da, eta plazak mugatuak izango dira. Ekintza guztiak doan izango dira. Honakoak dira ekintzak:
Urriak 17, astelehena
- Jolas eta kanten ikastaro praktikoa. Ondo pasatu nahi duten gurasoentzat 17:00etan, Udal Gaztelekuan. Euskaraz. Izena eman behar da: https://labur.eus/S5fr3.
Urriak 18, asteartea
- Bingo-jokoa San Lazaro egoitzan HH5-LH6 bitarteko haurrentzat. 16:30ean, Udal Ludotekatik abiatuta. Izen-ematea Udal Ludotekan
Urriak 19, asteazkena
- Mahai – jokoak familian HH5-LH6 bitarteko haurrak dituzten familientzat. 16:30-19:30, Udal Ludotekan.
- Mahai – joko saioa 2005. eta 2010. urteen artean jaiotako nerabeentzat. 17:00-20:00, Udal Gaztelekuan.
Urriak 20, osteguna
- Jolas saioa. ZIG gelakoentzat. 10:30-12:00, Udal Gaztelekuan.
- Jolas txokoak familian. 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. 17:30-19:00, Kalegoen plazan.
- Kanpo jokoak HH5-LH6 bitarteko haurrentzat. 17:00-19:00, Urazandiko parkean.
- Bideo-jokoen gaineko solasaldia. Helduentzat. 18:00etan, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian. Euskaraz. Izena eman behar da: https://labur.eus/S5fr3.
Urriak 21, ostirala
- Jolas txokoak familian 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. 17:30-19:00, Lekuederren.
- 4 Jolasa plazara! HH5-LH6 bitarteko haurrentzat. 17:30-19:00, Kalegoen plazan eta Bolatokian. Egur Arte Tailerra, Zubi-Ondo Elgoibar Xake Taldea, Biraka Dantza, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola eragileek gidatuta.
- Jolas gaubela Udal Gaztelekuan 2005. eta 2010. urteen artean jaiotako nerabeentzat. 20:00-22:00, Udal Gaztelekuan. Izen-ematea Udal Gaztelekuan.
Urriak 22, larunbata
- Mariokart 8 Deluxe Nintendo Switch txapelketa 2005. eta 2010. urteen artean jaiotako nerabeentzat. 18:00-20:00, Udal Gaztelekuan. Izen-ematea Udal Gaztelekuan.