Jaume Gubianas Escudéren ‘Guztion Festa’ kartelak iragarriko ditu 2022ko San Bartolome jaiak

Guztira 20 kartel aurkeztu dira lehiaketara, 2020an baino 4 gehiago. Haurren lehiaketara, berriz, 13 kartel aurkeztu dira.

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Elgoibarko Udalak ezagutzera eman ditu 2022ko San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketan sarituak izan direnen izenak: Jaume Gubianas Escudéren ‘Guztion Festa’ kartelak iragarriko ditu 2022ko San Bartolome jaiak.

Edizio berri honetara, guztira 20 kartel aurkeztu dira, 2020an baino 4 gehiago (16 izan ziren orduan). Jaumek 800 euroko saria eskuratu du.

Haurren lehiaketara, berriz, 13 kartel aurkeztu dira. Honakoak izan dira sarituak:

Nahia Baskaran Beristain (14 urte)-Berriz Ere

  • Lea Lazarobaster Heras (12 urte)-Kalean Korrika
  • Yera Elizburu Hernandez (11 urte)-Aurten Berriz Jaiak Ospatzera
  • Nora Leonardo Oñederra (11 urte)-Aupa Mausile
  • Leire Etxaniz Bereziartua (10 urte)-Baloi
  • Ibon Baskaran Beristain (10 urte)-Mau

Aurten, epaimahaia honakoek osatu dute: Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Jesus Mari Sarasua Ongarri Argazki Taldeko kidea; Encarni Migales Atabal Danborrada Elkarteko kidea; Iñaki Raigoso Kokoe Komiki Taldeko kide ohia; eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin eta akta jaso du.

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Elgoibarko Udaleko kultura sailak partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu izanagatik. Udalak hurrengo asteetan emango du ezagutzera San Bartolome jaietarako prestatutako programazioa.