Jatorri askotariko herritarrentzako oinarrizko AISA I euskara ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udal Euskaltegiak

  • Ikastaro honetan gure gizartea hobeto ezagutzeko gai motibagarri eta lagungarriak landuko dira. Gai horietan, arreta berezia jarriko zaio hiztegiari eta hizkuntzaren oinarrizko ulermenari.
  • Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da. Izena emateak Elgoibarko Udal euskaltegian, telefonoz, emailez edota online burutu daitezke.

Joan den ikasturtean eskaini zuen ikastaroaren ildotik, Elgoibarko Udal Euskaltegiak euskara ikasteko AISA I ikastaroa antolatu du, gure herrian bizi diren jatorri askotariko herritarrek euskarara hurbiltzeko aukera izan dezaten. 

Ikastaroa 60 ordukoa izango da, eta Elgoibarko Udal Euskaltegian emango da astearte eta ostegun (goizez edo arratsaldez), 2023ko urtarrilaren 10etik maiatzaren 11ra bitartean. Ikastaroan parte hartu ahal izateko 16 urte beteta izan eta 25 € ordaindu beharko dira. 

Ikastaro honetan gure gizartea hobeto ezagutzeko gai motibagarri eta lagungarriak landuko dira: agurrak zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua… Gai horietan, arreta berezia jarriko zaio hiztegiari eta hizkuntzaren oinarrizko ulermenari (kaleko errotuluak, kartelak…).

Izen-emateko epea abenduaren 15ean amaituko da. Izena emateak Elgoibarko Udal euskaltegian, telefonoz, emailez edota online burutu daitezke: