‘Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu’ izango da Gotzon Garate Udal Liburutegiak antolatutako Orri Markagailuen VI. lehiaketako gaia

  • Lanak aurkezteko epea 2023lko urtarrilaren 31n amaituko da eta era fisikoan Udal Liburutegian zein digitalean email bidez aurkez daitezke. 
  • Maila bakoitzeko sarituak Tablet bat jasoko du. Horrez gain, lan saritua Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2023rako argitaratuko duen orri markagailuan agertuko da. 

Gotzon Garate Udal Liburutegiak Orri Markagailuen VI. Lehiaketa jarri berri du abian. Aurtengo Gaia “Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” da, eta lanak bi kategoriatan banatuko dira, LH5erarte (barne) eta LH6tik aurrera. Markagailuak aurkezteko epea, 2023ko urtarrilaren 31an bukatuko da. 

Orri markagailuak, irudi originala izan beharko du eta 210 milimetroko luzera eta 50 milimetroko zabalera izan beharko ditu. 

Lanak Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidean entregatuko dira. Orri-markagailuaren atzealdean Izena, bi abizen eta kurtsoa agertu beharko dira. Digitalean ere badago aukera emailez (liburutegia@elgoibar.eus), mezuan aipatutako datu pertsonalak adierazi eta lanak pdf formatuan bidali beharko dira.

Epaimahaia Egur tailerreko irakasle den Paula Heras eta Gemma Monreal elgoibartar margolariak osatuko dute. 

Maila bakoitzeko sarituak Tablet bat jasoko du. Horrez gain, lan saritua Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2023rako argitaratuko duen orri markagailuan agertuko da.